Altza-Pasai Antxo-Galtzaraborda trenbide zatia eraikitzea, lehentasuna


Altza, Pasai Antxo eta Galtzarabordako geltokiak lotuko dituen proiektuari lehentasuna ematea eskatuko diote Gipiuzkoako Foru aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Errenteria IrabaziZ eta EH Bildu alderdiek, eta horri begira, mozioa aurkeztuko dute datorren astearteko (hilak 25) ohiko plenoan.

galtzaraborda-3

Altza, Pasai Antxo eta Galtzaraborda lotzeko dagoeneko obra proiektua idatzia dagoela, baina oraindik ez duela Eusko Jaurlaritzaren aldetik finantzitzeko konpromisorik lortu azaldu dute: “Aurreko gobernuak, Donostia erdigunetik pasako den metroa finantzatzeko asmoa duela ikusten dugunean piztu da alarma. 200 miloi euro emango dizkio metroari eta horrenbestez, eperik gabe atzeratuko da Altza eta Galtzaraborda arteko trenbide lotura”.

Errenteriarren kalterako erabakia


Erabaki horrek errenteriarrak kaltetuko ditu bi alderdien hitzetan, “Eusko Trenen maiztasunak Donostiara hobetzeko aukera galduko dira eta Galtzarabordaren egoera hobetuko luketen hirigintza jarduerak bertan behera geldituko dira”. Hiru geltokien arteko lotura eginda Eusko Trenen zerbitzua “erabilgarriago, praktikoago eta sozialagoa” litzateke EH Bildu eta Errenteria Irabazizen ustez, gainera, eta akatsa da bien iritziz Donostiako metroaren proiektua Gipuzkoan Eusko Trenen liniei eragiten dieten beste proiektu batzuen gainetik jartzea, “diru horrekin Gipuzkoako lurralde osoan egin daitezke jarduerak, Eibarren kasuan bezala, trena bezalako garraio publiko bat gehiago erabiltzea ekarriko luketenak”.

Asteartean landuko duten mozioa korporazio osoak ahobatez babestea espero dutela gaineratu dute bi alderdiek, “mozioan Errenterian bizi garenon bizi kalitatea hobetzea suposatuko duten jarduketak eskatzen direlako”.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s