Birziklatzen dutenek %25 gutxiago ordainduko dute hondakinen tasan


Asteartean onartu zituen Errenteriako udalbatzak 2017rako ordenantza fiskalak. Errenterian, materia organikoa birziklatzen dutenek % 25 gutxiago ordainduko dute 2017an hondakinak bildu eta ezabatzeko zerbitzuaren gaineko tasan. Udalak ahalegin ekonomikoa egin du egunez egun hondakinen tratamendua hobetzearen aldeko konpromiso aktiboa erakusten duten herritarrei hobariak eskaintzeko.  Kartoia-papera eta beira bereizi eta jasotzeko programan parte hartzen duten denda eta establezimenduentzako hobariak mantentzeaz gain, %30 igo dira etxeko konpostajeko eta konpostaje komunitarioko programetan alta emanda daudenentzako hobariak eta %25 biohondakina (materia organikoa) bosgarren edukiontziaren edo “edukiontzi marroi”aren bidez biltzeko programan parte hartzen dutenenak.

Contenedor marrón. Errenteria. 16-06-2016. Foto Arizmendi

Errenterian materia organikoa gaika biltzeko programan dagoeneko parte hartzen dutenek ikusiko dute hondakinak bildu eta ezabatzeko zerbitzuaren gaineko tasa 2016an ordaindutakoa baino txikiagoa izango dela. 2017an tasa hori, oro har, 119,04 eurokoa izango da. Birziklatzeko bide hau baliatzen dutenek, % 25eko hobariarekin, 89,28 € ordainduko dute. 2016an tasa orokorra 98,38 € izan da.

Materia organikoa birziklatzen dutenen konpromisoak herriak ordaindu beharreko diru kopurua arintzen du eta bidezkoa da konpromiso hori saritzea. Azkenik, oraindik ere ingurumena babesteko konpromisoa hartu eta hondakinak bereizten ez dituztenak gonbidatu nahi ditugu pauso hori ematera; eman izena eta hartu parte. Jarrera positibo horri guztiok aterako dioguna etekina eta lortuko dugu herria iraunkorragoa izatea hondakinen tratamenduari dagokionez.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s