‘Montoro legea’ bertan behera uzteko eskatuko du Errenteria Irabaziz-ek


Tokiko Administrazioen Arrazionalizazio eta Jasangarritasun Legea (27/2013) edo Montoro Legea izenarekin ezaguna dena bertan behera uzteko eskatzeko mozioa aurkeztuko du hilaren 25eko plenoan Errenteria Irabaziz alderdiak. Legea orain hiru urte jarri zutela indarrean eta udal konpetentzietan atzera pausu handia ekarri duela salatu du alderdiak: “Udalerriei konpetentziak kendu zizkieten eta zerbitzu publikoen pribatizazioa bultzatu zuen”.

montoro

Horrek langile publikoen kontratazioa murriztu zuela gaineratu du Errenteria Irabaziz alderdiak, “langile gutxi izanik zerbitzuak eskaintzea zaildu egin du, eta aurrekontuaren orekaren alde egiteko aitzakiarekin tokiko autonomia  murriztu egin zuten”.

Espainiako Hazienda Ministerioaren datuek udal gehienak ez daudela egoera ekonomiko larrian erakutsi dutela gaineratu du alderdiak: “Lau urte daramate inbertsiorik egin gabe, murrizketak ezarrita… Aurreztutako guztiarekin udal asko superabita izaten ari dira azken bi urteetan”.

Horrenbestez, udalerrientzat zama den legearekin amaitzeko unea heldu dela uste du, eta horren harira aurkeztu duen mozioan, Montoro legea indargabetu eta aldatzea babestea eskatu du mozioan. Espainiako Gobernuari eta Diputatuen Kongresuko talde parlamentario guztiei parte hartze prozesua hasi eta babestea eskatzeko galdegin du: “Prozesu horretan toki entitateek eta udalerrien elkateek parte har dezaten eta XXI. mendeko udalgintza berria eraikitzeko oinarriak landu daitezen: tokiko korporazioek eskumen berriak bereganatzea, finantziazio egoki eta nahikoa bermatzea, eta gardentasuna eta herritarren parte hartze loteslea izan behar dute abiapuntua”.

Azkenik plenoaren erabakia Espainiako Gobernuari eta Kongresuko talde parlamentario guztiei helaraztea eskatuko du mozioan Errenteria Irabazizek.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s