Atzerritarrak barneratzeko zentroak (CIE) Ixtearen aldeko mozioa


cies-800x445

Atzerritarrek Espainiako estatuan dituzten eskubide eta askatasunei buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege organikoaren baitan kokatzen dira CIEak eta larriki urratzen dute Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean adierazitakoa. CIEak definitzen dira espetxeak ez diren instalazio publiko gisa; bertan atxikitzen dira egoera irregularrean dauden atzerritarrak, kanporatzeko prozesua errazagoa izan dadin; gehienez ere 60 egunetan eduki ditzakete askatasunaz gabetuta.

Baina errealitatea oso bestelakoa da, eta CIEak ere kartzelak dira, eta atxikitzeko arrazoi nagusiak dira falta administratiboak, adibidez, bizitzeko edo lanerako baimenik ez izatea; guztia ere herrialdetik kanporatu aurreko pauso gisa. Zentro horien izaerak agerian uzten du sistema ezgai honen arbitrariotasuna: zentro horietara eramaten ditu sarekadetan atxilotutako ehunka mila gizaki, profil etniko soila oinarri hartuta. Migrazio-politika gai konplexua dela esateak bistako kontu bat deskribatzen du, baina, aldi berean, egia ezkutatzen du.

Zentro horiek Barne Arazoetako Ministerioak kudeatzen ditu Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez; hartara, Espainiako marko juridikoan ulertu behar dira “poliziaren ziegaren luzapen” gisa.

Gaur egun, Espainiako estatuan zazpi CIE daude: Madril (Aluche), Bartzelona (Zona Franca), Murtzia (Sangonera), Valentzia (Zapadores), Algeciras (La Piñera), Tenerife (Hoya Fría) eta Las Palmas Kanaria Handikoa (Barranco Seco).

Gizarte-erakunde, instituzio eta nazioarteko erakunde askok salatu dute opakoak direla eta bertan sartzen dituzten pertsonen bizi-baldintzak ez direla batere egokiak: tratu txarrak, bakartzeko ziegak eta oinarrizko eskubideen urraketak. Egiaztatu da, beste hainbat egoera larriren artean, gizakien salerosketaren eta bestelako indarkerien biktima diren emakumeak edukitzen dituztela eta askotan kanporatu egiten dituztela jakinarazi gabe asiloa eskatzeko eskubidea dutela.

Horregatik, Errenteria IrabaziZ taldeak hau eskatzen dio Errenteriako Udalbatzari:

  • Errenteriako Udalak salatzen du atzerritarrak barneratzeko zentro horietan hainbat giza eskubide larriki urratzen direla:

  1. Zentroetan atxikitutako pertsonek torturak, bortxaketak eta salerosketak jasatea zentroetan bertan

  2. Poliziak identifikatzeko sistemarik ez izatea

  3. Bideo-kontroleko sisteman eremu grisak egotea

  4. Lesioen parte medikurik ez egitea zentroko medikuek

  5. Atxikitutako pertsonak epaile edo fiskalarekin harreman zuzenik ezin izan izatea kexak edo salaketak helarazteko

  6. Kexak eta eskakizunak jasotzeko sistemarik ez egotea edo egokia ez izatea

  7. Bakartzeko ziegek ez betetzea erabilera-baldintzak

  8. Atxikitutako pertsonari ez jakinaraztea bere abokatua nor den jakiteko eta bere kabuz harekin harremanetan jartzeko nahitaezko datuak, eta fitxan ere ez jasotzea datuok

  • Errenteriako Udalak eskatzen dio Gobernuari ixteko atzerritarrak barneratzeko zentro guztiak, arrazoi hauengatik:

    1. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotako eskubideak urratzen dituztelako, bai eta Giza Eskubideak eta oinarrizko askatasuna babesteko Europako Hitzarmenean adierazitakoak ere (Espainiako estatuak berretsi zuen hitzarmena).

    2. Ez dutelako betetzen zabaldu zituztenean ezarri zen helburua, alegia, migrazio-fluxuak kontrolatzea.

    3. Ez dutelako eskaintzen 1999ko otsailaren 22ko Aginduaren 12 eta 13. artikuluan ezarritako etengabeko laguntza sanitariorik. Artikulu horiek xedatzen dute atxikitutako pertsonek osasun-laguntza izango dutela eta ospitalera eramango dituztela ezinbestekoa denean.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s