Larunbata honetan Konpostaren II. Festa izango da Fanderiako gunean


Oraindik gune honetan konposta ateratzear dagoela aitzakia hartuta, Konpostaren II. Festa antolatu du Errenteriako Udalak abenduaren 3an. Hitzordua 10:30etan, Fanderiako konpostagunean, izango dela aurreratu du Jose Cruz Legorburuk, Udaleko Ingurumen-zinegotziak. Bertan, konposta nola atera irakatsi eta nola erabili daitekeen erakusteaz gain, gaiarekin lotuta egon daitezkeen zalantzak argitzeko baliagarri izango da. Gainera, ateratzen den konposta erabiltzaileen artean banatuko da.

composaje

Ekimen hau auzokonpostan parte hartzen dutenei zuzendua badago ere, interesa izan dezakeen edozein herritarrek parte hartu dezakeela azpimarratu du Udalak. Errenteriako biztanleek sortutako biohondakinak, beraien laguntzarekin, Errenterian bertan kudeatuz, hondakinen sorrera prebenitu, hondakinen bilketarako udal-gastua murriztu eta ingurumenari mesede egitea lortzen ari direla gaineratu du zinegotziak.

Bi urteko lanaren emaitza

Jada bi urte eta erdi bete dira Errenteriako Udalak auzo-konpostaren udal-programa abian jarri zuenetik. Une honetan, Agustinetako, Alabergako eta Fanderiako auzokonposta-gune banatan eta Gaztañon, berriz, bitan, 56 familia ari dira parte hartzen eta, urtean, 17.350 kilo biohondakin udalerrian bertan kudeatzen dira.

Konpostajean laguntzeko Udalak duen aholkularitza teknikoarekin, aurten, jada helduta zegoen konposta ateratzen joan dira partaideak. Egungo datarekin, 4 izan dira hustu diren konpostagailuak (Agustinetako eta Gaztañoko auzokonposta-gune banatatik). Konpostagailu hauetatik kalitate oneko 1.600 litro konpost atera dira (145 litro/familia, batez beste).

Konpost hori berez konpostatzen duten familientzako bada ere (lorategirako edo baratzerako ongarri gisa erabil dezaten) erabili nahiko ez balute, Udalari uzteko aukera izango dute.

Honenbestez, Errenteriako Udalak datorren abenduaren 3an ospatuko den Konpostaren II. Festara hurbiltzeko gonbita luzatzen die interesa duten herritar guztiei

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s