Garoña zentral nuklearraren inguruko adierazpen instituzionala


Udalak hurrengo Adierazpen Instituzionala onartu du aho batez

Azalpena:

Euskal erakunde eta ordezkari politiko gehienek aspaldian adierazi dute lehen belaunaldiko zentral nuklearren bizitza luzatzearen kontrako jarrera. Erreaktore nuklear horiek 30 urte bizirauteko aurreikuspenaz jarri ziren martxan, eta dagoeneko 40 urte baino gehiago daramatzate. Zentzu horretan, beraz, nabarmen gainditu dituzte jabeek hasieran espero zuten errentagarritasun ekonomikoa eta, are garrantzitsuagoa dena, ez dago zentral horien segurtasuna bermatzen duen txosten teknikorik.

2014ko maiatzaren 19an, Endesako presidenteak Akziodunen Batzar Orokorrean adierazi zuen Nuclenor enpresak Santa Maria de Garoña zentral nuklearra berriz irekitzea eskatuko zuela. Horrela, Fukushimako hondamendiak mundu mailan eragindako kezka amortizatutzat eman zuen. Gogoratu behar dugu, gainera, istripua jasan zuen zentral hori Garoñakoaren ahizpa bikia dela.

Albiste honen aurrean, beste behin ere, Eusko Legebiltzarretik Estatu espainoleko gobernuari eskaera luzatu zitzaion Garoñari baimenik ez emateko. Erkidegoko akordio horretara EAEko Alderdi Popularra bera gehitu zen, nahiz eta beste instituzioetan (Espainiako Diputatuen Kongresua, Senatua eta Estatu espainiarreko Gobernua) jarrera erabat kontraesankorra mantentzen duen, irekieraren bultzatzaile nagusiena delarik.

Ildo horretan, 2014ko abenduan, Espainiako Diputatuen Kongresuan oposizioaren gehiengoak izenpetutako konpromiso bat lortu zen Garoñako Zentral Nuklearra berriz irekitzearen kontra (EAJ-PNV, Ezker Anitza, ERC, Compromis Equo, Coalición Canaria, Amaiur, BNG eta Geroa Bai), baina erabaki horri Mariano Rajoyren gobernuak entzungor egiten dio.

Are okerragoa dena, 2015eko urriaren 9an, Estatuko Aldizkari Ofizialean Ingurumen Ministerioak argitaratu zuen Santa Maria de Garoña biltegi nuklear bihurtzeko behin-behineko baimena eman zuela. Pausu hau, gainera, EAEko instituzioei (Legebiltzarra eta Jaurlaritza) informatu gabe emandako pausua izan zen, herritarrei eta orokorrean kontrako jarrera adierazi duten hainbat eragile eta mugimenduri ere albiste garrantzitsu hau ezkutatuz.

2016ko urtarrilaren 20an egin zuen bilera Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren osoko bilkurak eta, besteak beste, aurreikusten zen gai hauek jorratzea:

Santa María de Garoñako zentral nuklearraren titularrak ─Nuclenor─ zentrala 2031ra arte berriz ere martxan aritzeko egindako eskaeraren baitan ezarritako zenbait baldintza aztertzea eta baloratzea; 2031n zentralak 60 urte izango ditu
2005eko ebazpen baten baldintzak aldatzea; ebazpen horrek baimena ematen zuen eraikinaren erabilera-baldintzak zabaldu eta erabilitako materiala biltegiratzeko
Azkenik, bilera horretan, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren osoko bilkurak hurrengo bilerarako utzi zuen, datarik zehaztu gabe, bi gai horien inguruko erabakia, gogoratuz bere “ohiko jardunean jarraitzen duela ebaluatzen eta aztertzen bere eskumeneko gai oro, edozein delarik ere egoera politikoa, segurtasun nuklearra eta babes erradiologikoa arautzen dituen erakundea baita, eta Gobernuarengandik independentea”.

Euskal erakundeek erabaki ugari onartu dituzte zentrala berriz zabaltzearen eta etorkizunean biltegi nuklear gisa erabiltzearen aurka, euskal erakundeen gehiengo zabal eta anitzaren iritziaren adierazpen argi eta irmo gisa.

Ildo berean, 2016ko azaroaren 4an hainbat komunikabidek jakinarazi zuten Segurtasun Nuklearreko Kontseilua (CSN) hasi dela neurtzen eta baloratzen jabeak planta berriz zabaltzeko asmoz azken hilabeteetan egin dituen lanak.

Otsailaren 2an Eusko Legebiltzarrean aurkako botorik gabe onartu zen Bildu, PSE-EE, EAJ eta Ahal Duguk sinatutako erdibideko zuzenketa bat, eta gure egiten dugu guztiz. Horregatik, ekonomikoki bideraezina delako, ezinbestekoa ez delako (Estatu espainolean gehiegizko potentzia instalatua dago) eta, batez ere, gizakiaren bizitzarentzat arriskutsua delako, Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, gaur, aho batez, hau erabaki du:

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, gaur, aho batez, hau erabaki du:

  • Estatu espainoleko gobernuari eskatzea Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren osaera arautzen duen lege-esparrua aldatzeko, osaera berriarekin injerentzia politikoetatik babestuta egon dadin, eta Fernando Martí Sacharfhausen presidentea kargutik kentzeko.
  • Eskatzea abian jar ditzala Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixteko beharrezkoak diren neurriak eta ez dezala onar instalazio horiek biltegi nuklear gisa erabiltzeko aukera.
  • Eskatzea zentrala desegiteko prozesua ingurumenerako eta pertsonentzako segurtasun-baldintza egokietan burutu dadin, betiere Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren gainbegiradapean.
  • Eskatzea berehala aktiba dezan Santa Maria de Garoña zentral nuklearraren eragin-eremurako berariazko plan alternatibo bat, eremu hori berrindustrializatzeko eta ekonomikoki egokitzeko.
  • Eusko Jaurlaritzari eskatzea Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren aholkularitza batzordean dituen bi kideei eska diezaien udal honek zentrala behin betiko ixtearen alde duen irizpidea defendatzeko.
  • Errenteriako Udalak konpromisoa hartzen du bere web-orrian “Garoñarekin moztu” kanpainaren iragarkia jartzeko; herritarren esku jarriko du manifesturako esteka, nahi duenak sinatzeko aukera izan dezan.
  • Eusko Legebiltzarraren zerbitzu juridikoei eskatzea, Espainiako gobernuak erabakitzen badu Garoña berriz zabaltzea, azter ditzan hori eragozteko aukera guztiak eta txosten bat egin dezan hilabeteko epean, Garoña behin betiko ixteko edozein esparru juridiko eta administratibotako aukera juridiko-administratiboak aztertzeko.
  • Errenteriako Udalak erabaki du beharrezko pausoak ematea bermatzeko bere eraikinetan hornitzen den energia elektrikoak iturri nuklear edo fosilak beharrean jatorri berriztagarriak erabil ditzan, proposamenaren bideragarritasunari eta gauzatzeko epeei buruzko txosten teknikoa egin ondoren.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s