Publiko egiten ditugu TAO eta Grua alternatibak eskeiniz langileei


TAO eta Grua zerbitzuen berreskuratzeak kudeaketa munizipal baterako bi gako nagusi utzi ditu agerian: langileei konponbide bat eman beharra eta publifikazioak aurrera eramateko marko orokor bat sortzearen beharra.

Kontziente izanda enpresek dutela erantzukizun laborala langileekiko, Errenteria Irabaziz eta EHBildu Orereta/Errenteriatik ulertuta Udalakal erantzukizun morala duela hurrengo konpromisoak hartzen ditugu:

Elkartasuna eta langileei babesa. Ez dugu langilerik utziko albo batera. Bere momentuan zerbitzua azpikontratatzea erabakitzea ez zen pertsona hauen erantzukizuna izan. Hori esanda, argi utzi behar da zerbitzuaren izaera aldaketa egonda ezin zaiola Udalari eskatu funtzio publikora sartzeko atzeko ate bat ireki edo ad hoc sortutako lanak ematea pertsona hauei. Hori, hainbatetan beste kokaleku batzuetan salatu dugun berdina egitea litzateke eta administrazio publikoak behar dituen konkurrentzi, berdintasun, publizitate eta gaitasun printzipioei bizkarra ematea.

Lan duin eta mugagabea lortzea. Udal honek Enplegu Planak egiten ditu eta hortik abiatzen dira kolektibo honentzat aurrera eramango ditugun Birkolokazio Planak. Kontratazioari laguntzak emanez Plan hauetan parte hartzen duten %75-80ek lan bat lortzen dute. Hasiera batean Udala 12.000euro/pertsonako laguntzak emateko konpromisoa hartu zuen jardunaldi osoko urte beteko kontratazioak bultzatzeko. Gruako langileekin bildu ostean eta beraien eskaerei erantzunez kopuru hau 18.000 euro/pertsona hiru urtetarako zabaldu da helburuakontratu mugagabe bat lortzea delarik. Beraz, lan duin eta mugagabe bat lortzeko aukera errealitate bat da.

– Orain arte egindako lana errekonozitzea. Denbora gehien daramaten personak 25 urte daramate lanean zerbitzu pribatu honetan, gutxienak 15. Hori balorean jarri behar da eta errekonozitu.

– Enpresei erantzunkizunez jokatzea exijitu. Enpresek urteetan zerbitzu bat eman dute eta horren ondorioz etekin ekonomikoa lortu dute. Horregatik orain beraiei dagokie ere soluzioaren parte izatea.

Hauek dira hasieratik mantendu ditugun printzipioak eta beraien inguruan lan egiteko prestutasuna dugu. Gruaren taldearekin posible izan da elkarrizketa bat mantendu eta negoziaketa mahaiaren inguruan esertzea. Espero dugu TAOko langileekin ere posible izatea. Beraz, gruakoekin egin bezala, Udala hartzeko prest dagoen konpromiso hauen inguruan negoziatzera gonbidatzen ditugu.

Kontuan izan behar da TAO eta Grua zerbitzu pribatizatuak publiko egitearen apostua guretzat estrategikoa den apostu batetatik jaiotzen dela, publifikazioa. Konpromiso hau zintzotasun ariketa bat da, gure hauteskunde programetatik sortzen baita, hauteskunde ostean herritarrekin kontratu sozial bihurtuta. Beraz, azpikontratatutako edo pribatizatutako zerbitzu hauek espazio publikorako irabaztea guretzat betebehar demokratikoa da eta esan bezala estrategikoa.

Azpikontratatutako zerbitzu hauekin amaitzeak bere ondorioak ditu. Zentzu honetan ulertzen dugu langileek gatazka laboral bat dutela enpresa hauekin, baina hasieratik ere argi esan dugu, Udalak baduela erantzunkizun moral bat, Udala bera izan baitzen duela urte asko zerbitzu hauek modu honetan emateko autua egin zuena.

Gai izan behar dugu eragile sozial, sindikal eta politikoek gure kalkulu taktikoak albo batera utzen ditugu eta gai gara akordio marko bat zehazteko eta langileen interesak jartzen edozein irtenbidean urteetako logika pribatizatzaile neoliberalari aurre egiteko edo ezinezkoa izanen da espazioak irabaztea alor publikorako.

Bestalde espero dugu langileek EHBildu Orereta/Errenteria eta Errenteria Irabazizengan aliatu batzuk ikustea, zerbitzu hori publikoki ez ematea erabaki zutenen politiken biktimetan ez bihurtzeko.

Ikasi dezagun iraganeko gatazkez, jar ditazgun TAO eta Grua zerbitzuetako langileak irtenbidearen erdigunean eta egin dezagun apustu publikoaren alde. Gure planteamentuak pausuak ematen ditu bide honetan. Eskua luzatzen dugu pausu gehiago emateko.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s